ekologikoa,

dena hobetzeko!

Zer dira elikagai ekologikoak?

Nekazal ekoizpena modu ekologikoan egiten den lursailetan ekoiztutako elikagaiak dira. Elikagai freskoak zein transformatuak izan daitezke, landare zein animali jatorrikoak. Mintegiko landare eta haziek ere kategoria hau izan dezakete.

Zergatik dira elikagai ekologikoak onak?

Ekoizten diren tokian, ingurumena hobetzen da.

Landaketa ekologikoaren bideragarritasuna guztiz lotuta dago inguruko baliabide naturalen kalitatearekin.

Arreta eta osasun printzipioak dira nagusi.

Ezezagunak eta potentzialki arriskutsuak izan daitezkeen baliabide, lehengai eta prozesuak baztertzen dira.

Garbi daude.

Baina ez soilik itxura aldetik, hondakinen pilaketa elikagai ekologikoetan ez da hain gertagarria, sintesi kimikoko artifizio gehienei uko egiten zaielako.

Gure planeta zaintzen dute.

Nekazaritza ekologikoak gaur egun eskura dagoen eredu praktiko onena eskaintzen du nekazaritzan berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko.

Elikagarriagoak dira.

Ikerketa berriek elikagai ekologikoen eta ez-ekologikoen arteko nutrizio-desberdintasun esanguratsuak jasotzen dituzte.

Zer da ekolurra?

EKOLURRA bereizgarriak elikagaien etiketatu ekologikoak ezartzen dituen gutxieneko baldintzei beste batzuk gehitzen dizkio, elikagai horiek bereiztu eta balioan jarriz.

Honela, EKOLURRA bereizgarria daraman elikagaia ekologikoa da, lurrari lotua, nekazaritza ekoizpen ekologikoaren onura guztiak eta kalitate berezitasuna ematen dioten bestelako ezaugarriak dituena.

Aldi berean, EKOLURRA, ekoizpen eredu ekologikoa landa garapenaren mesedetan jartzeko ariketa bat da, koherentziaz be-tea eta bertako elikadura sistemara bideratua.

Ezagutu ekoizleen errolda!